Artículo en Ekaia

Artículo en Ekaia

Título:¨ Fitoerremediazioa lurzoru kutsatuen kudeaketa iraunkorrerako estrategia gisa¨ Socios implicados: UPV/EHU, NEIKER Datos publicación: María Teresa Gómez Sagasti, Lur Epelde, Oihana Barrutia (2019)

Archivo PDF

Resumen (en euskera):  Iraunkorrak eta (eko)toxikoak izan ohi diren konposatu ez-organiko eta organikoen isurketa masiboek potentzialki kutsatuta egon daitezkeen lurzoruen kopurua zorrozki igo dute. Lurzoruen osasuna (funtzionalitatea) eta kalitatea (emankortasuna) arrisku larrian egoteak eta, ondorioz, giza biziraupena estutasunean jartzeak, lurzoru kutsatuen kudeaketa eraginkorra mundu mailako ingurumen politiken premiazko xede izatea bultzatu dute.

Gaian sartuta, lan honen helburu nagusiak hurrengoak dira: (i) lurzoru kutsatuen kudeaketaren lege eta jarduera markoa aurkeztea; (ii) lurzoru kutsatuen kudeaketa eta arriskuen ebaluazioa aztertzea eta; azkenik, (iii) ohizko erremediazio teknika suntsitzaileen aitzinean, fitoerremediazioaren arloan egiten ari diren esfortzu zientifiko-teknikoak argira ekartzea. Lurzoru kutsatuen kudeaketan aurrerapenak lor daitezen landu beharreko hariak ere laburki iruzkintzen dira.